Imanol MARIAJE CARLOS Jose Marga Martin drpedroetcheverria@gmail.com Aitor Mujika john Miren Naldaiz Gastesi Itxaso G Noel Aritz Martinez IDOIA AIZPURUA TELLERIA GORDO CHbnsihBmROheV Eneko Sua Zabala Zeberio Xabier Mirena Bourgeaud Álvaro Trigueros Hervás romina begoña camino NAGORE xabi segurola loli domiguez Betirako Kalea elo cabron ww Irantzu Pérez Armentia Ikastola Gasteiz Ricardo Martinez Santa Maria José Javier David Kaxkurrio Gartzia Hodei tPpApMflbxs Jone Navarro I.F.M pili Edurne Ijolimbo97 Karlos Oksana thebestgorka999 Iván Jesica Grande Maroto boris Ruben Josu ternera MARIA JOSE VIRTO SORIANO josu larrauri Xabier Olabarria Javi perez Nia Javier urko castorpache kalea Nicolas maria urguitia Eduardo Blanco Hodei leon kareaga Rafael Asensi Jordan Garbiñe Loiarte josu larrauri tonio ikluilui Carlos Sánchez Ander Edurne Esteiro Agirrebengoa ASIER Alfonso Markel Rodriguez Jokin Rodriguez Ricardo Martínez Santa María iñaki Oihana Harrobi Luis Mari Itxaro Lizarraga Caracciolo joanes olaskoaga Itxaro Lizarraga Carracci Markel Rodriguez Ane Garcia Elorriaga Sebastián Rosales jon Josu Erguin Pablo Carreño Gorostiaga MAISU MISTRAK oier garcia José Gordon prats Ane Naberan Sofia torquemada Oihane Asensi Arrate Irantzu eta Pablo Luis rosado Valle Marina Paglialunga begotx Julen Orbea Bereikua Marisol Barguilla Oier de Diego Sole Criado Beatriz Montse Martinez Gontzal Anne Díez Puta KARLOS SOLANA Jon Lugarizaristi Gordexola behikie ioritz Joseba Mikel MADARIAGA Deustuko Ikastola 6. Maila Olatz Urrutiaziorraga Edorta Kepa Murua Marian Zamalloa Irene Diez Martín yolanda Oihane Asensi Arrate Friv big head football cris lucia hernando Uxue Pérez Ainara Cabero Couto josu larrauri Mikel Bengoetxea Carlos Aiestaran Marie Palma Irizarry Aldo Coste ZAMAKOLA 5M2 Txerra Cruz Ricardo Guerra Pepa IDOIA AZPIAZU I.F.M Andoni Egiluz Murgoitio Andoni Rodríguez Blas casa Marijo Arriandiaga Bilbao mamen Loli Asier Guerra Rastrojo Sergio Monge Benito Mikel Zuloaga Muitze Zulaika pedro sainz Iker Tapia Jone Berriozabal INMA GRAÑA VIVA VEGGETA Toni Aguilar Maite Iturralde David alazne ar Andrea López Aguirre Helen Unai,Marian,Yolanda,Kepa, Aitor,Sergio,Iratxe,Izaskun, Maite, Nuria, Nagore, Ana, Bego,Jeni,Jon… josu larrauri Leyre A L Aitziber Ostiza Ainhoa MARTA Jorge Mijangos Aguirreburualde Etchemendy Daniel Odei Fernandez josu larrauri Jone patxi telletxea egoitz espeso Sergi Joseba Ana Iturain Azpiroz Bea Gomez Iñaki Arrieta Eguia gorcin jjjj Nagore Asensi marga Iturriza Casado Oksana ISA ALFREDO CONGUITOS LOLA Manuela Miren Berasategi ELENA Itziar Estella Aintzane Zugazaga Bilbao IÑAKI GERRIKAGOITIA Eva Capel Del Rio Ainara odei fernandez come pollas Unai Cobos gordexola Joseba Iñaki Diaz de Cerio Gambra

‘Euskaldun Berria Kalea’ euskaldun berriei eskerrak emateko ekimena da. Egin duten ahalegina aitortzeko iniziatiba bat, hain zuzen ere. Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek euskara erabiltzeko aukera berriak sortu dituzte hamaika tokitan: etxean, lanean, lagunartean, kalean… Nola ez, azken honek hartzen du garrantzi berezia. Izan ere, euskara bizirik dagoen lekua, gunea, kalea bera baita.

Euskaldun berriak gure hizkuntza berritzen duten euskaldunak dira, euskararen taupada dira, eta kalea beraiena da. Horregatik, kalea eskaini nahi diegu.

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta euskaldun berriei zuzendutako aitorpena izatea nahi dugu.

Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik

Euskaldun berriari aitorpena

Euskaldun Berria Kalea

Euskaldun berri kopurua asko hazi da azkeneko hamarkadatan. 2011n, 255.000 pertsona inguru ziren euskaldun berriak EAEn. Pertsona asko dira euskara ikastea erabaki dutenak eta balio hori ikusgai egitea beharrezkoa iruditu zaigu.

Hori dela eta, zerbait berezia eskaini nahi diegu. Euskaltegi edo eskolatik ateratzean euskaraz egiten jarrai dezaten, kalea beraiena, zuena dela esan nahi dizuegu. Eta zuen tokia han eta hemen aurkituko duzue. Kale bat, parke bat, plaza bat, kiroldegi bat... udalerri bakoitzak espazio bat eskainiko die, Euskaldun Berria deituko dena. Berezia, ezberdina, bakarra, eskerrak emateko modua, aurrera egiten jarraitzeko aitzakia. Bihotzez egindako aitorpena.

Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik.

Euskaldun berria guneak

Udalerri guztiak gonbidatu nahi ditugu euskaldun berriei gune berezi bat eskaini diezaieten.

Kale bat, parke bat, plaza bat, kiroldegi bat...Bakoitzak ahal duena gehituz, udalerri guztiak euskaldun berria guneez beteko dira, gure hizkuntzaren taupada direnei aurrera jarraitzeko motibazioa eskainiz.

Euskaldun berria eta euskaldun zaharra. Hasiberriak eta adituak. Hizkuntza bat eta bi etiketa. Mintzaira bat eta bi pentsamolde. Euskara bat eta bi zentzu ezberdin. Esterotipoak, beldurrak, lotsak... Bat egiteko unea da, adjektiboak alde batera utzi eta euskara ikasteak duen benetako balioari buruzko gogoeta egiteko unea. Euskaldun berriari eman digun guztia itzultzeko unea da.

Berria oraintxe egindako hori da. Lehenengo aldiz ikusi edo entzuten dena. Ikasita genuenarekiko desberdina, bestelakoa. Aurretik zegoen zerbaiti gehitzen zaiona. Berria freskoa da, positiboa, sendoa, aberasgarria. Gauza berriak onak dira. Oso onak.

Haatik, euskaldun kontzeptuari gehitzen diogunean, positiboak positibo izateari uzten dio. Mailak definitzeko erreminta bihurtzen da. Bigarren mailakoa dena definitzekoa batez ere. Euskaldun berria da ez dakiena, hasiberria, ezagutzarik ez duena. Kotxearen atzeko partean L-a daramana. Martxan jartzen zaren bakoitzean mundu guztiak aztertzen zaitu.

Noiz uzten diozu euskaldun berria izateari? Noiz eskuratzen dituzu euskaldun batek dituen eskubide berberak, eskubide guztiak? Lehen "kaixo" hori zure ezpainetatik ateratzen denean! Besarkadak eta musuak b, k, x eta z-ak bihotzean edukita ematen dituzunean. Zu zeu zarenean, tú, toi edo you-ren aurretik.

Erabakiak. Ikasteko erabakia. Motibatzeko erabakia. Ausartzeko erabakia. Hobetu, ezagutu, deskubritu... hitz egiteko erabakia. Eta hitz egitea, akatsak egiteko beldurrak ahaztuz.

Utz ditzagun alde batera aldarrikapenak, etiketak, aurreiritziak. Esfortzuaren, kemenaren balioaz hitz egin dezagun. Merituez. Musutruk egiten diren gauzez. Euskaldun berriei euren erabaki eta esfortzua eskertzeaz hitzak berriz kalera ekartzeagatik. Aitorpenez hitz egin dezagun. Eskerrak emateari buruz hitz egin dezagun.

Besterik gabe, hitz egin dezagun.

Abiarazleak

Euskaldun Berria Kalea ekimenaren atzean HAKOBA dago. HAKOBA Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordea da.

Eusko Jaurlaritzak, EUDELek (Euskadiko Udalen Elkarteak), Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Bilboko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko Udalek osatzen dute.

HAKOBAk euskararen erabileraren normalizaziorako esperientziak denon artean zabaldu eta herri-administrazio guztiei eragiten dieten erabakiak hartzen dituena.